Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera UETS - Udaletako euskara teknikarien sarea HizBeGia

HizBeGia

HizBeGia'07 ikerketa lana gizarteratzea

HizBeGia´07 (PDF, 1.2 Mb) Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuko Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatu duen TEKNIKARI programaren barruan egindako ikerketa aplikatua da. Ikerketa hori diseinatzen eta egiten Gipuzkoako Udal batzuetako teknikariez gain Siadeco aholkularitza etxea aritu da.

Ikerketa honen bidez, Gipuzkoako biztanleek hizkuntza desberdinekiko dituzten pertzepzioak eta hizkuntzen arteko bizikidetza maila zenbaterainokoa den lehendabiziko aldiz ezagutu ahal izan ditugu. Bertan jasotako informazioa euskararen normalizazio ahaleginean eta euskararen diskurtsoetan berrikuntzak sartzeko baliagarria izango da.

Ikerketaren azken produktua "HIzBeGia´07 Gipuzkoarren Hizkuntza Pertzepzioen Inkesta Kuantitatiboa 2007" txostena da, eta TEKNIKARI programaren bigarren plangintzaldi honen barruan ikerketa lanen gizarteratzeari dagokionez, txosten honetan jasotzen dena zabaltzea da egin beharreko lanik nagusiena, beti ere lan-ildo berriak urratzeko aukerak sortuz.

Kontsultatu dokumentua: HizBeGia'07 (PDF, 1.2 Mb)